MINTZO ZEN🎙️| "Niretzat garrantzitsua da sartutako orduetaz eta jarritako esfortzuaz ohartzea"
Mintzo Zen podcasteko atal honetan, Martin Ciriza eta Ibai Osinaga musikariak musikaren munduko antsietate digitalari buruz hitz egin dute. Gaur egun, gainera, sare sozialen eraginez, batzuetan bideoklipei abestiei baino garrantzi handiagoa ematen zaiela aztertzen dute.