[AZKEN ORDUKOA] Peio Etxeberriak jokatu egingo du finala. Medikuarenean egon da gaur, ezker begian duen zauria berriro azter diezaion, eta medikuak esan dio osatu egin zaiola. berria.eus/kirola/peio-et…
Trenaren maiztasunak handitzeko lanetan ari dira Errenterian eta Usurbilen. Euskal Trenbide Sarea tunel bat eraikitzen ari da Altzolan eta trenbidea bikoizten Itziarren. berria.eus/euskal-herria/…
🟡 [BERRIAlagunentzako AURRERAPENA] Peto gorrikoek ateak zabaldu, eta poliki-poliki esertzen da jendea. Hantxe esertzen da Oihana Arana, harmailetan, eta ez esku hutsik. Koadernoa magalean eta boligrafoari helduta pasatzen ditu saioak iraun bitarteko hiru bat orduak👇🏽 berria.eus/kultura/euskal…
Ikuskizunetako teknikariek Hego Euskal Herri osoan utzi dute bertan behera greba deialdia. Azaroaren 26rako eta 27rako zuten aurreikusia greba, Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainaren amaierarekin bat eginda. Greba bertan behera uztearen truke, patronalak zenbait konpromiso agindu dizkie teknikariei; tartean, egutegiak garaiz ematea. berria.eus/kultura/ikuski…
Topo berria bihar goizetik martxan izango da. Donostian, geltoki berriak izango ditu Kontxa-Erdialdean eta Bentaberrin, eta metro baten maiztasuna Añorga eta Pasaia artean. berria.eus/euskal-herria/…